Atxikimendua eman

 

Bazen behin Alfredo Remirez Marañon izeneko amurrioar bat. Jende guztiak @erreharia ezizenez ezagutzen zuen, hala txiokatzen baitzuen amets eta aldarri oro. Maitasun eta umorez betetako kabi batean hazi zen, familia eta lagun arte ederrean. Bihotz bakarra izan arren, mundu guztiak zuen lekua bertan. Preso, senide eta lagunei idazten zien ostiralero, klik batekin luzatzen zion gertaera munduari etxegabetzeen aurrean… Egun batean, baina, “Araña” operazioaren baitan atxilotu zuten, beste 22 pertsonekin batera, sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Maitasuna eta elkartasuna adierazi eta injustiziak salatzeagatik sartu nahi zuten kartzelan.

Ez, ez da ipuina. 2015eko maiatzeko kontua da. Otsailaren 27an ekingo diote bere aurkako epaiketari, eta fiskalak 2 urteko kartzela zigorraz gain, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa eskatzen dio Alfredo Remirez Marañoni Twitterren txio batzuk idazteagatik. Horregatik egiten dugu gure adierazpen hau, maitasunak, elkartasunak eta adierazpen askatasunak lau haizetara hegan egin dezan! Edonon, edonoiz, ozen eta harro diogu #ErreharriaLibre #TxiolariakLIBRE

Atxikimendua eman dutenen zerrenda ikusi

Soilik kanpaina honen informazioa bidaltzeko erabiliko da
Zure atxikimendua argazki baten bidez egin nahi baduzu.
Soilik kanpaina honen informazioa bidaltzeko erabiliko da
Zure atxikimendua argazki baten bidez egin nahi baduzu.